Jon Artano kazetariak Kolonbiako bake prozesua jorratuko du

Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:04h.

AZPEITIA – Munoandi elkarteak antolatuta, Jon Artano nazioarteko kazetari zestoarraren hitzaldia izango da bihar (19.00etan) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Aitor Arambarri kazetari azpeitiarrak aurkeztuko du solasaldia eta bertan Artanok azken urteetan Kolonbian duten egoera politikoaz eta sozialaz hitz egingo du. Izan ere, Jon Artano 2016ko udatik EITBren korrespontsala da Latinoamerikan eta Kolonbiako bake prozesuaren bilakaera bertatik bertara jarraitzen ari da. – J.L. 

Secciones