Bertan elkarteak udako kanpainan saritutako zenbakiak jakinarazi ditu

Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:04h.

 AZPEITIA – Bertan, Azpeitiko merkatarien elkarteak, abuztuan burutu duen Uda Digitala kanpainaren baitan sarituak izan diren bi zenbakiak ezagutzera eman ditu. Horietako bat Kukua dendan banatu zen 6.361 zenbakia da eta bestea, Azkue dendan banatutako 8.667 zenbakia. Bertanetik jakinarazi dutenez, zenbaki hauen jabeek tablet bana irabazi dute eta saria eskuratzeko hilaren 30a baino lehen jarri behar dira elkartearekin harremanetan. Horretarako 688 823 944 zenbakira dei dezakete. – J.L.

Secciones