Hauteskundeei begira jarri da Tolosako EH Bildu

Alkategaiak izendatu, zerrendak egin eta programa osatzeko prozesu parte- hartzailea zabaldu dute

Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Tolosa - Tolosako EH Bildu 2019ko udaberriko Foru, Udal eta Europar hauteskundeei begira jarri da dagoeneko. Irailaren amaieratik aurrera, alkategaiak izendatu, zerrendak osatu eta hauteskunde programa dinamika parte hartzaile batekin osatuko dute. “Egoera politikoak udal nahiz foru erakundeen lidergoa berreskuratzea eskatzen dio EH Bilduri, eta horixe izango da udaberri bitarte landu beharreko egitasmoa”, esan dute ohar batean.

Dinamika honetan nahi duen orok parte hartu ahal izango du eta horretarako ezinbestekoa izango da izena ematea. Erabakietan parte har-tzeko, irailaren 15era bitarte eman daiteke izena. Aukera bat da http://elkarrekin.ehbildu.eus helbidean erregistratzea;bigarrena, irailaren 10ean Alkartetxera edo irailaren 11n Herri Biltokira bertaratzea 18.00etatik 20.00etara;eta azkenik, 943 598 039 telefonora deitu daiteke bulegoko ordutegian. “Esku artean dugun desafioari aurre egiteko tolosar guztion parte hartzea bermatzea ezinbestekoa da”, diote. - M.S.S.