Uda garaiko azken merkatu txikia izango da datorren larunbatean

Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:05h.

MUTRIKU – Mutrikuarrek udako azken merkatu txikian parte hartzeko aukera izango dute datorren larunbatean (9.00etatik 14.00etara) Beheko Plazan. Nobedade gisa, Jakoba Errekondok aholkularitza zerbitzua eskainiko du 11.00etatik aurrera, beti ere, herritarrek landareen inguruan dituzten zalantzak argitzeko. Horrez gain, Landareak Lantzen-Agenda liburu berria ere eskura izango da eta merkatuan erosketaren bat egiten dutenek bertako produktuez osatutako otar baten zozketan parte hartuko dute. – J.L.