kirolak

Antxon eta Ibarluzea Interjaiko finalean sartu dira

Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 14:13h.

Antxon-Ibarluzea da Xisterako Interjai Txapelketako finalera zuzenean sailkatu den bikotea. Donibane Lohizunen eta Pauen jokatu dira amaierako bi saioak, eta Berritxukoak eta Markina-Xemeingoak, sufrituz, baina, helburua lortu dute. Goixerri-Andonegi, Retolaza-Uriel eta Bailo-Manci sailkatu dira finalerdietarako, eta hilabete honetako irailaren 22an Donibane Lohizunen jokatu beharko dute. Etcheberry-Zugaitz eta Iturrino-Suso bosgarren posturako lehian aritu beharko dute

GOIXERRI-ANDONEGI 1 RETOLAZA-URIEL 2 (11-15, 15-11 eta 4-5)Asko zuten jokoan bi bikoteek, biek baitzuten lehen postuan amaitzeko aukera, eta hori nabaritu zen. Retolazak eta Urielek ia aurrenetik hartu zuten aurre markagailuan, eta 2-7 jarri ziren aurretik. Alde hori ederki kudeatu zuten lehen puntua eskuratzeko. 0-2, 1-2, 1-3, 1-4, 2-4, 2-7, 3-7, 3-8, 4-8, 4-9, 6-9, 6-10, 7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 9-12, 9-13, 11-13 eta 11-15.

Bigarren jokoan ere Retolaza eta Uriel nagusi izan ziren hasieran eta 2-8 ere egon ziren aurretik. Lehen jokoan aldea ederki kudeatu baldin bazuten ere, oraingoan ez zuten asmatu, bikote mutrikuarrak horri buelta eman baitzion, norgehiagoka berdinduz. 0-3, 1-3, 1-7, 2-7, 2-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 10-10, 14-10, 14-11 eta 15-11.

Kitarakoa Goixerrik eta Andonegik eskura izan zuten 4-2 aurreratu baitziren, baina Retolazak eta Urielek sakea berreskuratu zutenean, jokoa irauli eta garaipena eskuratu zuten. 2-0, 2-1, 3-1. 3-2, 4-2, 4-4 eta 4-5.

ITURRINO-TOCOULLET 0 ANTXON IBARLUZEA 2 (12-15 eta 8-15)Tocoullet aritu zen Susoren ordez, eta itxura ona eman zuen, nahiz eta ez zuten garaipena lortu. Jadanik finalerdietatik kanpo zegoen bikotea zen. Hala ere Iturrino eta biek lan ona egin zuten Antxon eta Ibarluzea estutuz. Lehen jokoan hamabina berdinduta ere egon ziren, baina azkenean bizkaitarrentzat izan zen lehen joko hau. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 4-2, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-7, 7-8, 8-8, 8-11, 11-11, 11-12, 12-12 eta 12-15.

Bigarren jokoan, Antxon eta Ibarluzea nagusi izan ziren eta ez zieten lapurtarrei inongo aukerarik eman. Markagailuan azkar aintzineratu ziren, eta hortik aurrera kontrolpean izan zuten neurketa. 0-4, 2-4, 3-4, 3-7, 4-7, 4-9, 5-9, 5-13, 7-13, 7-14, 8-14 eta 8-15.

ANTXON-IBARLUZEA 1-GOIXERRI-ANDONEGI 2 (15-13, 12-15 eta 2-5)Hauek ere asko zuten jokoan, finalera zuzenean sartzea baitzegoen jokoan, baina, galdu arren, joko bat irabaztea lortu zuten Antxonek eta Ibarluzeak eta zuzenean, finalerdiak jokatu beharrik gabe, lortu zuten helburua. Lehen jokoan bi bikoteen urduritasuna nabaritu zen, baina partida ona eskaini zuten. 13-13 berdinduta ere egon ziren, baina bizkaitarrek egin zituzten azkeneko tantoak, garaipena erdietsiz. 1-0, 1-1, 3-1, 3-2, 5-2, 5-4, 6-4, 6-5, 8-5, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 10-10, 11-10, 11-11, 11-12, 12-12, 13-12, 13-13 eta 15-13.

Bigarren jokoa ere oso orekatua izan zen, berdintasun handia baitzegoen bai aurrean eta baita atzean ere, baina oraingoan mutrikuarrek lotu zuten jokoa, eta neurketa berdintzea. Hamaikana egon ziren berdinduta, eta gipuzkoarrek hortxe lortu zuten joko hau apurtzea. 0-2, 1-2, 1-4, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 9-6, 9-7, 10-7, 10-9, 11-9, 11-11, 11-14, 12-14 y 12-15.

Kitarakoan, gipuzkoarrak nagusi izan ziren. 0-2 jarri ziren aurretik, eta horrelako joko motzetan aldea kudeatzea garrantzitsua izaten da, eta oraingo honetan hori lortu zuten Goixerrik eta Andonegik garaipena lortzeko, nahiz eta ez zieten zuzenean finalean sartzeko balio izan. 0-2, 1-2, 1-4, 2-4 eta 2-5.

BAILO-MANCI 2 ETCHEBERRY-ZUGAITZ 1 (15-14, 10-15 eta 5-3).Hemen ere asko zegoen jokoan, finalerdietarako txartela lortu edo ez, eta azkenean nafarrak eta gipuzkoarrak lortu zuten helburua. Hala ere, bi bikoteen artean urduritasuna nabarmena izan zen, eta bi bikoteek izan zituzten irabazteko aukerak. Lehen jokoan gorriek eraman zuten markagailuaren pisua, 13-8 ere egon ziren irabazten, baina, amaieran baita 13-14 galtzen ere, nahiz eta lehen puntua eskuratu zuten. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 4-2, 4-3, 5-3, 5-5, 9-5, 9-6, 10-6, 10-7, 13-17, 13-13, 13-14 14-14 eta 15-14.

Bigarren jokoan lapurtarrak erasora atera ziren, aukera bazuten irabazteko, eta ez zuten alferrik galdu, garaipena lortu baitzuten, kitarakoa behartuz. 0-3, 1-3, 1-4, 2-4, 2-6, 4-6, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-10, 6-12, 8-12, 8-14, 10-14 eta 10-15.

Kitarakoa ere emozioz beterikoa izan zen, baina gorriek eraman zuten. Markagailuan aurretik hasi ziren, eta amaitu ere horrela egin zuten. 3-0, 3-2, 4-2, 4-3 eta 5-3.

EMAITZAK:

DONIBANE LOHIZUNE (LARUNBATA):Goixerri-Andonegi 1 Retolaza-Uriel 2 (11-15, 15-11 eta 4-5)Iturrino-Tocoullet 0 Antxon-Ibarluzea 2 (12-15 eta 8-15)

PAUE (IGANDEA)Antxon-Ibarluzea 1 Goixerri-Andonegi 2 (15-13, 12-15 eta 2-5)Bailo-Manci 2 Etcheberry-Zugaitz 1 (15-14, 10-15 eta 5-3)

Ugarein Xistera Zirkuitoko Donibane Lohizuneko finalak, prest

Ostiral iluntzean jokatu ziren Donibane Lohizuneko Ugarein Xistera Zirkuitoko torneoko kanporaketak, kinielea eran, eta jadanik prest daude finalak. Gazte mailan, Romain Jouanteguy eta Guillem Oyhenard zuberotarrak izan ziren nagusi. Mauleko bikoteak itxura bikaina eman zuen, eta nagusitasuna erakutsi zuen kinielaren erditik aurrera. Haien atzetik, Unax Vidal bizkaitarra eta Antton de Betelu lapurtarra sailkatu ziren, eta bi bikote hauek jokatuko dute datorren ostiraleko finala.

Maila nagusian, Antxon Alberdi eta Mikel Manzisidor izan ziren onenak. Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak kontrolpean izan zuten kiniela osoa, eta hasieratik erakutsi zuten euren nagusitasuna, torneo hau irabazteko faborito argiak direla argi eta garbi erakutsiz. Bigarren Ibai Iturrino eta Zugaitz Sallaberry sailkatu ziren, eta lapurtarrak ere datorren ostiraleko finalean izango dira.

Secciones