KULTURA

Bisita antzeztuak Donostiako ‘Oroimenaren bidea’ ezagutzeko

Heldu den hileko larunbatetan egingo dira, eta doain izango dira behin izena eman ondoren

Jueves, 23 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:12h.

DONOSTIA. Hiriko oroimen historikoa ezagutzeko, bisitaldi antzeztuak martxan hasiko dira datorren irailean. Bisitaldi hauek aurreko urteetan izandako arrakastari esker, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Departamentuak bere programan sartu ditu berriro.

Lehendakaritza, Gardentasuna eta Giza Eskubideen zinegotzia den Juan Ramon Vilesen esanetan, "bisitaldiak, omenaldi bat dira eta Gerra Zibileko hondamendia zuzen edo zeharka pairatu zuten pertsona guztiei zuzenduta dago". Horrela, "gure historiaren kapitulu hartan protagonista izandako lekuak eta pertsonak ezagutuko ahal izango dira, gure memorian mantendu daitezen".

María Alonso del Val eta Álvaro Garayalde aktoreen eta Xavier López gidoigilearen eskutik, 1936ko uztailaren 18tik -egun hartan matxinatu baitziren militarrak Errepublikaren aurka- hiria erori zen arte, donostiarrek bizi izandako beldurrak, itxaropenak eta abar ezagutuko ditugu.

Ibilbide gidatu antzeztuen informazioa

Doako ibilbidea izango da eta ordu bat eta erdiko iraupena izango du. Easo plazan hasi eta San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotela eta Zurriolako zubia bisitatuko dira. Bisitak iraileko larunbatetan izango dira goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan: irailaren 1, 15 eta 29an, gaztelaniaz eta irailaren 8an eta 22an euskaraz. Gehienezko kopurua 25 pertsona izango dira emanaldiko.

Izen-emateak komazk-ren webgunean egingo dira

Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke eta era berean info@komazk.com helbidera mezu bat bidaltzea da.