zuzendariari gutunak

Ezezeguna zaigun hizkuntza hori: iberiera

PATXI ALAÑA, ANTI JAQUEMONT, RAIMUNDO TARÍN - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:26h.

Nahiz eta iberiera penintsulan, Akitanian eta ondoko Mediterraneoaldean zabaldu zen, guretzat ezezaguna da. Gure elkarteak iberieraren ikerketan eta zabalkundean dihardu hainbat arlo kontuan hartuz: arkeologia, testuen iberiarren azterketa, latindarra ez den substratuaren analisia, beste antzinako hizkuntzak, toponimia, euskera zaharra, etab.

Irakaskuntzan Erromako inperioari ematen zaio garrantzia baino ez da irakasten gure arbasoen, euskaldunon zein gainerako iberiarron historia. Eta gure historia gure idazkerarekin hasi zen.

Iberiera ez bultzatzeko aitzakia erraza dute: testu iberiarrak irakurri daitezke baina ezin dira ulertu, baina urrats adierazgarri batzuk eman dira, adibidez, zenbaki iberiarrak argitu dira eta hor euskerarekin an-tzekotasun oso handia ikusi da.

Gure lurraldean ere iberierazko hainbat hitz agertu dira Nafarroako txanponetan edo Iruña-Veleiako testuen barruan zeinu bakan batzuk.

Hizkuntza akademiek iberiar hizkuntza eta toponimia ez dituztenez ezagutzen, grafia batzuk aldatzen ari dira eta ondorioz aldatutako hitzek esanahiarekin zuten lotura galdu dute, edo udalerri batzuek armarrietan ikur desegokiak jartzen ari dira. Galdakaoko gurutzean dagoen “El gallo” eskultura horren adibidea da, gailoa leku hezea esan nahi duelako (ondoan duen Urgoiti toponimoaren sinonimoa) eta ez, seguruenik, hor oilar bat egon zelako. Hau da, iberieraren eta euskeraren aberastasuna galtzen ari gara.

Secciones