GIZARTEA

Turista gehienek aisiagatik bisitatzen dute Euskadi

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren azken IBILTUR azterlanak 2016an eta 2017an aisiako eta MICE sektoreko turisten portaeraren datuak jasotzen ditu

Negozioagatiko turisten ehuneko altuena Gasteizekoa da (% 37), eta aisiagatiko bisitarien proportzio handiena Arabako Errioxakoa (% 89), Euskal Kostaldea (% 88) eta Bilbo (% 81).Aisiagatiko turismo nazionala % 57koa da eta nazioartekoa, % 43koa

Lunes, 20 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:05h.

DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2016-2017 IBILTUR azterlanaren ondorio nagusiak eman ditu ezagutzera;horren bidez, aisiagatik eta negozioagatik eta MICE sektoreagatik Euskadi bisitatzen duten turisten portaera aztertzen da.

Azterlan honek honako ondorio nagusi hauek aipatzen ditu:

Euskadin gaua ematen duten turisten % 79k aisiagatik bisitatzen gaitu eta % 17k, negozioengatik/MICEgatik.

Vitoria-Gasteiz negozioagatik bisitatzen duten turisten ehunekoa Euskadiko helmugetan altuena da (% 37). Ordea, aisiarako turisten proportzio handiena Arabako Errioxakoa da (% 89), gero Euskal Kostaldekoa (% 88) eta Bilbokoa (% 81).

Aisiarako turisten artean, 2014tik hiriko turismoa dago, eta hura hiru motibo erabakigarrigatik: hiriko turismoa egitea (% 22), gastronomiarekin eta ardoarekin lotutakoak (% 20) eta kultura eta ekitaldiak (% 13,5). Era berean, nabarmentzekoa da ibilbide turistikoak (Touring) egiteko dagoen gero eta joera handiagoa;gaur egun, % 21ekoa, eta, 2014an, % 12koa zen.

MICE sektoreko turisten artean, 2012tik gaur egun arte alderdirik baloratuena biltzarraren/konbentzioaren programa da (1 eta 5 bitarteko balorazio-eskalan, 4,6). Hala ere, biltzarra egiteko egoitzak eta biltzarrak/konbentzioak antolatutako gizarte-programak edo aisia-jarduerek gora egin dute nabarmen, balorazioan, 2,1 puntutik 4,4 puntura, eta 4,1 puntura, hurrenez hurren.

Turistaren profila dela eta, aisiako turisten % 57 nazionala da, eta % 43, nazioartekoa, zeinak 6 puntu egin baititu gora, 2014aren aldean. MICEko turisten kasuan, % 75 nazionala da.

Aisiako turistek bidaian eginiko gastua, guztira (jatorrian eta helmugan), 1.404 milioi eurokoa da (827 milioi 2014an). Gastuak, guztira, MICEko turisten kasuan ere gora egin du, 2014an 56.280€-tik gaur egun 87.178.000€-ra. Bestalde, Euskadin pertsonako eta eguneko aisiako turisten gastua 104€-koa da, 2014an baino 5 euro handiagoa. Eta, MICEko turisten kasuan, 129€-koa zen eta, orain, 133€-koa.