Jarabe de Palok agurtuko ditu Sagueseko kontzertuak

Jarabe de Palo Iruñean eskainitako emanaldi batean. (Argazkia: J. Bergasa)

La Flamenkan Belako taldea arituko da Donostiako Piraten eskutik

Sábado, 18 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Donostia - Jarabe de Palo taldekoak izango dira gaur gauean Sagueseko azken kontzertua eskainiko dutenak, ohi bezala, 23.45etik aurrera.50 Paloslana aurkeztuko dute, Pau Donés abeslariaren 50 urteak eta taldearen 20 urteak ain-tzat hartuta. Bertan abesti ezagunenei buelta bat eman diete eta abesti berriren bat ere badago. Beraz, gaueko kontzertuan ezagunak diren doinuak abesteko aukera izango dute Grosera gerturatuko direnek. Osasun arazoak direla eta, Donések iragarritako etenaldiaren aurreko azken emanaldietako bat izango da gaur gauekoa.

Bestalde, La Flamenkan Mungiako Belako taldea izango dute entzungai Donostiako Piraten gune nagusian. Haien punk-rock eta melodia elektroniko beroekin hartuko dute eszenatokia eta Render Me Numb, Trivial Violence hirugarren lan luzea aurkeztuko dute.

Haiekin batera Serrulla errebelazio donostiarrak ere joko du 23.30ean abiatuko den ikuskizunean. - N.G.

Secciones