Marky Ramonek hartuko du lekukoa gaur Saguesen

Anje Duhalde igoko da La Flamenkako taulara Olatz Salvadorrekin

Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

donostia - Sagueseko taula gainera azken musikariak iristear dira eta gaur gauean Marky Ramoneren taldearen txanda izango da. The Ramones talde ospetsuan bateria jotzen zuen Markyk eta gaur egun beste musikarien laguntzarekin garai hartako abestiak jotzen ditu bere emanaldietan. Aurrez aurre belaunaldi desberdinak izango dituzte gaur gauean Donostian, garai bateko doinuak berriro ere entzun nahi dituztenak eta talde berria deskubritzera gerturatuko diren gazteak ere bai.

Ohi bezala, gaurko betiko rock doinuekin hitzordua 23.45ean izango da, suak amaituta, Sagueseko taulan.

la flamenkan Bitartean, Donostiako Piraten La Flamenka gunean emanaldi berezia prestatu dute gaurko. Taula gainera Anje Duhalde beteranoa igoko da, baita Olatz Salvador bakarlaria ere.

Donostiarrak "Zintzilik" bere lehen bakarkako diskoa aurkeztuko du, pop-rock doinuak lagun. Lapurtarrak, bestalde, aurkezpenik ez du behar dagoeneko. 1970tik euskal kantagin-tzaren historiarekin lotura zuzena izan du Duhaldek bai bakarka eta baita taldean ere, Errobi edota Akelarre bezalako talde ezagunetan ibilia baita.

23.30ean izango dute hitzordua haiekin Donostiako Piraten portuko gune nagusira gerturatzen diren zaleek.- N.G.