Urnietako gazte batek jasandako erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala

Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:05h.

Urnieta- Donostiako Udalak bat egin du Urnietako Udalak egindako adierazpen instituzionalarekin, hain zuzen ere, urnietar gazte batek Donostian aste honetan jasandako erasoa gaitzesteko eta arbuiatzeko adierazpen instituzionalarekin.

Eta adierazpenak honakoa dio: 

1.- Oinarri matxista duen indarkeria berekin daraman edozein ekintzaren aurrean berearbuio eta gaitzespen irmoena adierazten du.

2.- Bere babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkie gazte honi, bere familiartekoei eta lagunartekoei, eta Udal honek dituen arreta baliabide eta zerbitzu guztiak euren esku jartzen ditu.

3.- lndarkeriaren matxistaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzekokonpromisoa azpimarratzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriakbabesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.

4.- Modu berezian, biktimari lehenengo laguntza eskaini zion lagun urnietarraren jardute azkar eta solidarioa eskertu nahi du.

Secciones