Zapi gorria lepoan dute debarrek

Miércoles, 15 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

deba - San Rokek ohiko zapi gorria jantzi zuen atzo arratsaldean Debako Martxaren doinuei jarraituz eta, harekin batera, baita Debako bizilagun guztiek ere. Hala abiatu zituzten aurtengo sanrokeak eta ordutik, festa nagusitu da herrian. Aurten hamar urte bete dituen Debarock taldeko kideak izan ziren atzo festei hasiera ofiziala emateko arduradunak. Gaur artisau azoka izango dute zain goizetik, desenkajonamendua eta entzierrilloa ere bai eta kontzertu indartsuak gauean: Willis Drummond, Nevadah eta Rodeo taldeak arituko dira 23.00etatik aurrera. Egun handia bihar helduko da, San Roke egunarekin batera, eta festak igandera arte luzatuko dira, erraldoi eta buruhandiek agurtuko baitituzte jaiak orduan. - I. Azurmendi