Betiko jokoak bizirik XXI. mendeko festetan

Miércoles, 15 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

okendo plaza. Aste osoan zehar Okendo plazak Euskal Herriko landa produktuen dastaketa eta salmenta hartuko du eta horrelakoetan ohikoak diren postuekin batera, jolasak ere antolatu dituzte txikientzat. Betiko jolasak dira, egurrez egindakoak, boloak eta toka, esaterako. Horietan neska-mutil dezente aritu ziren atzo goizean jolasean eta XXI. mendeko jaietan betiko jolasek oraindik ere lekua badutela frogatu zuten. Landa produktuez gain, egurrez egindako jostailuak ere saltzen dituzte egunotan Okendo plazan kokatutako postuetan. Egun osoan zehar zabalik daude Aste Nagusiak irauten duen bitartean. Argazkiak: Iker Azurmendi