Emakumeen sexu askatasunaren aurkako azken gertaerak gaitzesteko elkarretaratzea

Bertan parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako hainbat ordezkarik

Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:27h.

Donostia- Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du Alderdi Ederren hirian emakumeen sexu askatasunaren aurkako azken gertaerak gaitzesteko.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu duenez "berriz ere aldarrikapen bat ozen egin nahi dugu, emakumeen askatasunaren alde, hiri honetan emakumeak aske izan daitezen".

Alkateak adierazi duenez "atzera pausorik emateko asmorik ez dugu. Urtean zehar eta bizitzaren orden guztietan, baita jaietan ere, horrelako portaerek desagertu behar dute eta emakumeek aske sentitu behar dute".