Bertsolariak Easo plaza bete zuten

Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:15h.

Arrakastatsua. Atzo goizean jendetza andana bildu zen Easo plazan Maialen Lujanbio, Igor Elorza, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi entzuteko. Nahiz eta momentu batzuetan euria egin zuen, jendea ez zen plazatik mugitu eta txalo asko entzun ziren bertsolariek bertsoak amaitzen zituztenean. Plaza beteta zegoen eta eserleku guztiak hartuta zeuden. Kantatu ziren gaien artean Abordaia, turismoa, presoen gerturaketa edo lana zeuden eta ikusentzuleek errimak jarraitu zituzten.