2018ko Aste Nagusia: kultura ekitaldi irisgarriak eta inklusiboak

Kultura ekitaldi irisgarriak eta inklusiboak

Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:32h.

Donostia- Donostia Festak Ondarretako hondartzan pelikula sorta bat emateko programa prestatu du, eta kultura ekintza horien irisgarritasuna eta izaera inklusiboa bermatzeko, neurri sorta bat jarriko dugu abian pertsona guztiak, edozein egoera dutela ere, bertara sartu eta hura berdin-berdin gozatu dezaten, berdintasunez eta aukera berdinak edukiz.

Gau guztietan, lehendabiziko lerroa Ondarreta hondartzara hurbildu eta emanaldiaz gozatu nahi duten ikusmen urriko pertsonei gordeko zaie. Era berean, mugikortasun urriko pertsonentzako espazioak jarriko ditugu eta, emanaldi guztietan, begizta magnetiko deitutako sistema egongo da entzumen urriko pertsonentzat, pelikulez baldintza onenetan gozatu ahal izan dezaten.

Gailu horiek audio seinale bat transmititzen dute audifono batera (aparatuan, "T" edo "MT" posizioa konektatuz), inguruneko zaratak eragindako edo hondoko trabarik gabe eta, era horretan, eraginkorki hobetzen da komunikazioa. Horretaz guztiaz gain, pelikula guztiak euskaraz zein gaztelaniaz azpititulatuta egongo dira.

Espero dugu neurri horiek gure ekintzak pertsona guztientzako gero eta irisgarri eta inklusiboagoak egiten lagunduko digutela, eta herritarrek gai horretan hobetzen lagunduko digutela, guri iradokizunak bidaliz eta, hartara, guztion artean, etorkizunean hobetu ahal izateko.

eta gogoratu Su artifizialak ikusteko mugikortasun urriko pertsonentzako gunetxo bat dagoela Kontxako erlojuetan;Euskaltel-ek dauzkan karpetan ondoan (pasealekuan).