Donostian izan diren sexu-izaeren urraketen aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala

Udal Korporazioak elkarretaratzea egingo du hilak 14, 12:00tan, Alderdi Ederren Udaletxearen aurrean

Lunes, 13 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:22h.

Donostia- Asteburuan Donostian izan diren bi emakumeen askatasunaren eta eskubideen urraketa larria diren bi gertakarien berri izan ondoren, Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu bi gertakariak. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste bi gertaera dira.2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi die eraso tamalgarri hauek jasan dituzten emakumeei, bai eta bere familiei eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak erasoak jaso dituzten emakumeei eskainiko die Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duten laguntza guztia.3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.4.- Gaitzespena adierazteko, Udal Korporazioak elkarretaratzea egingo du, bihar asteartea, hilak 14, 12:00tan, Alderdi Ederren Udaletxearen aurrean eta gaitzespena adierazteko egiten diren deialdiekin bat egiten du