Txistuaren doinua izango da gaur protagonista Konstituzio plazan

Anje Duhalde eta Kupela Taldea izango dira, besteak beste, gaurko Alardean bidelagun

Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 16:42h.

DONOSTIA - 41 urte dira Txistularien Alardea abian jarri zela. Ordutik hona kontu ugaribaina asmo berdina: urtez urte "betiko Ttun-ttun plaza edo Plaza Berrian" Aste Nagusian elkartzea "txistu hotsak, kantak eta dantzak uztartzeko" gogoz. Horrela mintzo dena Alardearen koordinatzaileaden Xabier Muñoz da, 40 urtez hitzordura falta ez dena. Aurtengoa gaur arratsaldean 20.30ean Konstituzio Plazan.

Aurten txistulariek, besteak beste, Anje Duhalde izango dute bidelagun. Duhaldek Gure Lekukotasuna, Kantuz, Gogoaren baitan eta Bakezaleak gara abestuko ditu eta, nahiz eta programan jasota ez egon, ezinbestekoa izango da Eperrak abestea. Donostiarren abestiekin emango zaio hasiera eguneko menuari. Ongi etorri bertsoak amaitu ondoren, Kupela Taldearekin Bizi zaitez bizi eta Donosti abestukodituzte, beste gonbidatu batzuei tartea utzi baino lehen: Oñatiko Korpus dantzekin aritukodiren Oñatz euskal dantzari taldeari. Aurten Donostiako Mozart bezala ezaguna izan zen Manuel de Sagasti ekarriko dute gogora, zendu zenaren 200. urteurrena ospatuko da Sartu ziraden, abestia jotzen.

Abesti honek badu bere esanahi berezia, 1813. urteko abuztuko 31ko hondamendia gertatu zenean sortu baitzen. Aitor Urkiza eta Xabier Olazabal txistulari gazteek Plentzia eta Ana Mari kantuak joko dituzte. Azken hau, Muñozek azaldu duenez, Isidro Ansorena (egun Txistularien Alardearen bihotza eta zuzendaria den Jose Ignazio Ansorenaren aitona zena) bere alaba batentzat konposatuta. Haizea Muñoz eta Eneko San Sebastianen ahots bikainekin gozatzeko aukera ere izango da, Donostiako abestiak izango dira kantatuko dituztenak. Hay xiertas señoritas abestia beti lortzen du "arrakasta" eta Kupela taldeko kideekin Zelatun eta Txotxetik jotzean aulkietatik altxaraziko ditu taldeak Konstituzio plazan bilduko diren guztiak. Aukera polita berriz ere gau iluntzean eskainiko dena txistuaren doinua, dantzak eta kantuekin gozatzeko, 1978an José Ignacio Montesek sortutako Alardeak eragiten duen jai giroarekin. 1986an eredua aldatu egin zen, Ansorenak zuzendaritza hartu zuenetik. Orduan hasi ziren txistu errepertorioaz gain, dantzariak, koroak eta metala sartzen, "txistuaren doinua laztandu asmoz".Donostiako kantu zaharrak berreskuratzekoe egin den lana azpimarratu nahi du. Muñozek, urtetan artxiboetatik atera eta,gero, moldatu eta egokitzeko egin den esfortzua goraipatuz.

Gogo eta ilusio handiz hasi ziren urrian prestatzen ordu eta erdiko iraupena duen Alardea. 80 txistulari elkartuko dira oholtzaren gainean beti indar berdinarekin, Ansorenak kantu guztiak egokitu eta ondo lotu ondoren. Tamalez, etorkizunari begira, Muñoz ez da hain itxaropentsua, gutxi baitira gaur egun txistua ikastera animatzen diren gazteak.

Hala ere, bitartean, gogo handiz elkartzen dira "lagun arteko kontzertu" batean. "Urtero emailen bitartez kontaktuan jartzen gara Euskal Herriko Txistulari elkarteko kideekin gonbidapena luzatzeko". Gonbitea jaso eta gero nahi duenak ematen du izena. Entsaioekin orain dela hilabete bat hasi ziren eta azkenekoak egin dituzte egun hauetan gaur jaiari hasiera eman baino lehen.

Eskarmentua ez zaie falta ezta ilusioa Konstituzio plazan elkartzen diren txistulariei. Ikusleei gehien gustatzen zaiena ere ondo dakite, "asko gustatzen zaie suelton dantzan ikustea, eta bikote onak ekartzen ditugu". Aurten, Villabonako Oinkari taldekoak. Osagai guzti hauekin ziur berriz ere arratsaldeko menuarekin arrakasta lortuko dutela Txistularien Kontzertu Nagusian. 

Secciones