Abordaiaren 16. edizioa ospatuko da aurtengo Aste Nagusian

Abordaia Donostiako Piratek antolatzen duten ekintza famatuena da eta donostiar asko biltzen ditu urtero

G. Martínez - Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 16:49h.

DONOSTIA - Urte asko igaro dira 2003ko abuztuaren 11ean lehen abordaia antolatu zenetik. Aurten 16. edizioa ospatuko da eta, hainbeste urte pasa ondoren, esan daiteke ekintza honek donostiarren artean duen arrakasta izugarria dela. Donostiako Piratak helburu jakin batekin jaio ziren: Gipuzkoakohiriburuko festen agerpen herrikoi eta euskalduna berreskuratzea. Horregatik, inorri baimena eskatugabe kaian z e n b a i t kolektibo bildu ziren eta Donostia lehen aldiz abordatu zuten desobedientzia,umorea eta partehartzea iparorratzat hartuta. Urte hartan 50 lagunek hartu zuten parte baina ekintza ezagunagoa bihurtzen joan den heinean, partaidetza gero eta handiagoa izan da. Hori horrela izanik, partaidetza 4.000 lagun izatera iritsi da.

Aurten abuztuaren 13an ospatuko da Abordaia, Piraten Astea sendotua dagoen une batean. Urtero bezalajende askoren presentzia espero da Donostia abordatzeko prest kaitik Kontxara dagoen bidea egiteko eta Aste Nagusiko festa borobiltzeko. Gainera, nobedadeak egongo dira baltsa montatzeko ordutegian, aurten 10.00etaik 14.00etara bitartean eraiki beharko direlako. Bestalde, 14.30tan abordatze eguneko bazkaria kaian egongo den Flamenka gunean egingo da eta arratsaldeko 16.00etan brindisaren ordua izango da.

Abordaia baino lehenago, 16.30tan batukada kontzertu bat egongo da eta 17.00etan abordatzeko ordua helduko da. Beste behin Donostia piratek inbadituko dute eta esan daiteke fenomeno hau geldiezina dela. 

Secciones