lanpostuak euskaraz

Udaleko lanpostu gehienak euskara erabiliko dute 2022an

Normalizazio 6. plangintzak langileen %90ak derrigorrezko euskara perfila izatea jasotzen du

Marta Hidalgo Iker Azurmendi - Viernes, 10 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

donostia - Donostiako Udalak, Euskararen erabilera normalizatzeko seigarren plangintzaren barnean, langileen ia %90k hizkuntzaren derrigorrezko profila izatea du helburu nagusitzat. Gaur egun, %73k egiaztatu du bere lanpostuari dagokion hizkun-tza-eskakizuna, sail bakoitzean %100k egin du. Hortik abiatuta, bost urteko epean, hots, 2022an, langileen %90k hizkuntza profila lortzea proposatzen du pasa den asteartean onartutako plangintzak.

Aurreko urteko planak jada ezar-tzen zuen euskarak, arreta-hizkun-tza izateaz gain, lan-hizkuntza ere izaten behar zuela;baina, oraingo honetan, urrats bakoitzari eman behar zaion pisua zehaztu dute. Gauzak horrela, martxan jarri duten ardatzetatik, %80ak lan esparruaren barruko erabilerari dagokio.

Seigarren plangintza honetan ezarritako urratsak, Donostiako alkate Eneko Goiaren hitzetan, “erantzun ona eman duen ibilbideari” begira izan dira. Planaren aurkezpenean “langileei egindako 620 balorazio kuantitatiboz eta 15 kualitatiboz osaturiko inkestak” erabili zirela erantsi zuen atzo Euskara zinegotziak, Miren Azkarate, planaren jomugak errealistak izan zitezen.

errealitatea Inkestak barne zein kanpo harremanak zein hizkuntzatan egiten diren aztertu dute, “lehen zutabea betetzeko”. Lehen zutabe hori oraingo euskara erabileraren egoerari dagokio eta, horren arabera, helburua zein den zehaztu dute. Idatzizko barne harremanetako, erdiak baino gehiago euskaraz edo elebietan egiten direla ikusi da. Lan bilerako dokumentuen ia erdiak ere euskaraz zein gazteleraz idazten dira. Halaber, beste erakundeetara bidalitako idatzien %50a bi hizkuntzetan egiten dira.

Barne esparruan, langileen %44k ahoz komunikatzeko hizkuntza bezala erabiltzen du euskara eta beste erakundeekin %50a gainditzen du. Emaitza hauen aurrean, “aurrera-tzeko lur bikaina” zegoela esan zuen Azkaratek.

Normalizazio planaren barne jaso-tzen da erakunde pribatuak aukeratu dezaketela euskara lan hizkuntza bezala aldarrikatzea eta horretarako, sektore publikoak duen ebaluazio berdina erabiltzea.

Alkateak eta zinegotziak plana gobernu batzarrean aho batez onartu zela azpimarratu zuten.