Eraso matxisten aurkako kanpaina areagotuko da Aste Nagusian zehar

“BAIetzik gabe EZETZA DA!” “Si no hay SÍ ¡ES NO!”

Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:45h.

Mugimendu feministak sustatutako "EZ EZETZ DA! NO ES NO!" leloak indarrean darrai;hala ere, aurten, 2016ko San Ferminetan Iruñean izandako taldeko bortxaketaren epaiari erantzuna emateko, gaur egun pil-pilean dagoen alderdi bat azpimarratu nahi izan dugu: baiezko esplizitua. Hori dela eta, hau da hautatu dugun leloa: "BAIetzik gabe EZETZA DA!" "Si no hay SÍ ¡ES NO!".

Goiak eta Agirrezabalagak azaldu dute, Aste Nagusirako elkarlan estua egin dela Donostia Festakekin jai-guneetan eraso sexisten aurkako mezua argi zabaltzeko. Gainera, aurten 15.000 zapi banatuko dira Aste Nagusian

Abuztuaren 11n eta 12an Lurraldebus-en Donostiako autobus geltokira iristen direnek zapia hartu ahal izango dute 9:00tik 13:00ra, eta 16:00tik 20:00ra. Eta gainera, eraso sexisten aurkako mezua indartzeko, sei zapi handi jarriko dira Zurriolako zubiaren faroletan.