Ehun bat langile Donostia Aste Nagusian txukuntzeko lanetan

Helburua da bai jaiak berak bai hainbeste jende egoteak Donostian sortzen duten inpaktua minimizatzea

Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:41h.

Donostia- Ehun langilek baino gehiagok lan handia egingo dute astean zehar, Donostia ahalik eta ondoen irauteko jaietan.

Miguel Ángel Díez Bide Publikoetako zinegotziak esan duenez, ahalegin handia egiten da zortzi eguneko jai horiek sortzen dituzten beharrei erantzuteko, kontuan hartuta, gainera, bisitari ugari datozela eta jai esparru asko daudela, milaka pertsona biltzen dituztenak. Gure helburua da bai jaiak berak bai hainbeste jende egoteak Donostian sortzen duten inpaktua minimizatzea eta Donostia baldintza onetan uztea, eguneko jardun arrunta normaltasunez gauzatu dadin.

Egun hauetan, arreta handia jarri behar da kontzertuetan, suetan, hondartzen erabileran, barraketan... Lantalde batzuk buru belarri arituko dira goizeko lehen ordutik, baita arratsaldez ere, batez ere jende asko biltzen den aldeetan. Eta gauez, suetan.