Donostia Hiria Pilota Txapelketa aurkeztu da

Abuztuaren 28an, 29an, 30ean eta irailaren 1ean jokatuko da Atano III frontoian

Miércoles, 8 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:34h.

Donostia- Donostiako alkate Eneko Goiak, Aspe eta Asegarce enpresetako ordezkariek eta txapelketan parte hartuko duten pilotariek beste urtebetez Atano III frontoian jokatuko den Donostia Hiria Pilota Txapelketa aurkeztu dute.

Txapelketak lau pilota-jaialdi izango ditu eta aurten ere puntako pilotariek parte hartuko dute, gainera bi enpresek txapelketarako pilotariak nahastea adostu dute, aparteko ikuskizuna eskaintzeko, hala nola;Olaizola II, Rezusta, Irribarria, Albisu, Arteaga II, Altuna III, Imaz eta Zabaleta. Alkateak adierazi duenez: ‘Donostiarentzat ohorea da maila handiko kirolari eta profesionalak ekarriko dituen txapelketa hartzea, abuztuaren azkeneko astean pilota onenaz disfrutatzeko aukera izango dugu, Donostia Hiria Txapelketari esker'. Amaitzeko eskerrak eman nahi izan dizkie Txapelketako antolatzaileei eta pilota enpresei eta aldi berean zortea opa die jokalariei.

Txapelketa abuztuaren 28an hasiko da ‘Txakoli K Pilota' Desafioarekin eta bikote onenek irailaren 1ean jokatuko dute finala Atano III frontoian.

Secciones