Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea jarri dute Maria Cristina hotelean

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatu dituzte Maria Cristina hotelak eta Donostiako Sustapenak, bezeroen eskariari erantzuteko

Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:45h.

Donostiako Sustapenari, hotelaren jabe eta hiriko Smart estrategiaren sustatzaileari, kargatzeko guneak martxan jartzeko laguntza eskatu zion Maria Cristina hotelak. Hala, eskaerari erantzun zion Ernesto Gasco alkateorde eta Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak, eta azken egunotan kargatzeko zutabeak instalatu dituzte.

Gascok honako hau adierazi du: «erdiazkar kargatzeko zutabe bat instalatu dugu, eta ordu bat eta bi ordu artean behar du ibilgailuak kargatzeko, bi auto aldi berean kargatuta. Eskariari erantzuten dio neurri honek, eta ingurumena hobetzeko bidean aurrera egiten du, halako ibilgailuen erabilera sustatzen baitu».

Segurtasun elektrikoa ziurtatzeko, hiri bideko baldintza berezietara moldatutako neurri egokiak ditu ekipamendu honek, eta ibilgailuen karga elektrikoari buruzko nazioarteko araudiak betetzen ditu.

Secciones