Geltokien eta ibilbideen aldaketak Dbus-eko 26, 41 eta b4 lineetan

Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:49h.

Donostia- Abuztuaren 8tik aurrera, asteazkena, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Riberas-Martutene lineek beren ibilbideen zati bat eta geltoki batzuk aldatuko dituzte Amaran eta Martutenen, puntualtasuna hobetzeko eta Martutene, Txomin, Loiola eta Erriberetako erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko. Horrela errazago izango da lineetarako ezarritako ordutegia betetzea.26-Amara-Martutene:Martutene alderantz: Antso Jakituna 12, Madril 10 eta Pilareko Ama geltokiak kenduko dira. Martutenen Larrun Mendi izango da linearen geltoki burua. Urbieta 58 geltokia kendu egingo da eta Mendeurrena geltokira eramango da.Erdialderantz: Pilareko Ama eta Antso Jakituna 11geltokiak kenduko dira. Martutenen, Larrun Mendi izango da linearen geltoki burua.

41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene:Pilareko Ama geltokia kenduko da. Martutenen Larrun Mendi izango da linearen geltoki burua.

* Egungo Pilareko Ama geltokia erabiltzen dutenentzako oharra: biribilgune berriaren ondoan, geltoki bat prestatuko da gasolindegiaren sarreran eta geltoki honetan autobusek denbora egingo dute. Kendu egingo den Pilareko Ama geltokitik 70 metro eskasera egongo da behin-behineko geltoki hau, eta Larrun Mendi bukaerako geltokia ere 70 metro eskasera egongo da behin-behineko geltokitik. Behin-behineko geltoki honetan erabiltzaileek igo eta jaitsi ahal izango dute.

Secciones