Babes Zibilak plangitza berezia egin du Aste Nagusi segurua igarotzeko

Ekitaldi guztiek plangintza bat dute, hain zuzen ere, Segurtasun Mahai Tekniko Iraunkorrak koordinatzen dituen plangintza bat

Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:47h.

Larunbatean hasiera emango zaio Donostiako Aste Nagusiari eta, une horretan, astebeteko jai egitarau zabala hasiko da, hain zuzen ere, jende kopuru handia parte hartuko duten egitarau zabala. Eta ekitaldi horiek guztiak modu seguruan egin ahal izateko, Babes Zibilak plangintza berezia martxan jarri du, hain zuzen ere, Segurtasun Mahai Tekniko Iraunkorrak koordinatzen duen plangintza berezia. Bertan, jaietan inplikatuta dauden eragile guztiek parte hartzen dute.

Hala, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Su-hiltzaileak, Osakidetza, Babes Zibila, dBus, Mugikortasun departamentua, Itsas Kapitania eta Donostiako Festak-eko kideak elkarlanean aritzen dira. Eta koordinazio zentroa Garberako Su-hiltzaileen egoitzan dago. Bertatik koordinatzen dira ekitaldi guztiak, eta atentzio berezia ematen zaie jende kopuru handia parte hartzen duten ekitaldiei.

Hiri-Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek azpimarratu du, oso garrantzitsua dela modu koordinatuan lan egitea, izan ere, horri esker uneoro alertan egoteko gaitasuna ematen digu, eta beti, hiritarrek asteaz goza dezaten.

Jaiak hasi baino lehen, Mahai Tekniko Iraunkorrak hainbat bilera egin ditu. Aginte Postu Aurreratua gauero su artifizialen gunera joango da. Eta helburua da plangintza berezian parte hartzen duten zerbitzu guztiak koordinatzea, bereziki, asteko ekitaldi nagusian den horretan. Gogoratu behar da, gauero 10.000 pertsona inguru joaten dela su-artifizialak ikustera.

Jende kopuru handia biltzen duten ekitaldiek segurtasun eta babeserako plangintza bereziak dituzte. Bertan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasuna indartuko dute, eta elkarlanean arituko dira sortzen diren beharrei erantzuteko.

Martin Ibabek, halaber, hiritarrei eskatu die kolaborazioa eta konplizidadea edozein gertakari salatzeko, eta dei egin die garraio publikoa erabiltzeko jai guneetara joateko zein etxera itzultzeko.

Delikuentziaren jaitsiera

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, Herritar Segurtasuneko kontseilariordeak, Josu Zubiagak eta Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkariak, Martin Ibabek, Aste Nagusiko segurtasuna bermatzeko bilera bat egin dute. Bertan, festetako hainbat aspektu landu dituzte eta aste horretarako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak batera egingo duten plangintza berezia errepasatu dute.

Bilera honetan landu den gaietako bat hiriko delinkuentzia datuak izan dira eta adierazi dutenez, beherakada izan dute azkenengo hiru hilabeteetan. Aurreko urtearekin konparatuz, ekainean eta uztailean delikuentziaren datuak jaitsi egin dira Donostian. Era berean, datu hauek ikusita, jakin da delikuentzia kasuak jaitsi egin direla aurtengo sehilekoan 2017ko azken sehilekoa konparatuz.

Hildo honetatik jarraituz, Martin Ibabek azpimarratu duenez, "datuen bilakaera positiborako beharrezkoa da Ertzaintzak eta Udaltzaingoak modu bateratu batean jardutea". Horrela, festa hauetan delikuentziak beherakadan jarrai dezan Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izango da Donostiako kaleetan.