Artolazabal sailburuak immigrazioari buruzko arloko batzarrean parte hartuko du astelehenean, Madrilen

Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:29h.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Immigrazioko IX. Arloko Batzarrean parte hartuko du astelehenean, abuztuaren 6an. Batzarra Lan, Migrazioak eta Gizarte-Segurantzako Ministerioan egingo da eta, bertan, Magdalena Valerio ministroak migrazioen egoera eta arlo horretako politikari dagokionez aplikatuko diren ekintza-ildoak azalduko ditu, aholku xedeetarako. Artolazabal sailburuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz-Lanchares batzarrera bertaratuko da ere. Arratsaldez egingo da bilera. Uda honetan zehar penintsulako hegoaldetik sartu eta Europako Iparralderantz doazen migratzaile ugariak kudeatzeko xedearekin Estatuak aurreikusi dituen planak eta prozedurak ezagutu nahi ditu euskal ordezkaritzak, bai eta, horrelakorik balego, gai hau lantzeko eta migratzaileei harrera egoki bat eman eta bitartekoak erkidego guztien artean era orekatuan eta eraginkorrean banatzen direla bermatzeko Europar Batasunarekin batera garatu den estrategia ere.