Ondarretako hondartza espero baino hobeto, aurtengo udan

Orain arte, 565 bat tona harri kendu direla uste da

Viernes, 3 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 16:10h.

Espero baino hobeto egoten ari da aurtengo udan Ondarretako hondartza, harri gogaikarriak agertzearen aldetik.Uztailaren 10ean hasi zen harriak kentzeko kanpaina, udalak erositako makinekin dihardute, Arantzadi zientzia elkarteko arduradunek gainbegiratuta.

Egun hartatik, 12 lanaldi egin dituzte. "Ez dugu adostutako aurrekontua xahutu nahi", zehaztu du Ernesto Gasco alkateordeak. "Mareek hondarra ekarri eta harri askorik agertzen ez bada, makinen lana eraginkorrago izan arte zain egon nahiago izaten dugu".

Arantzadiko arduradunen arabera, orain arte, 565 bat tona kendu dituzte. "Uste baino kopuru txikiagoa da, hondartza ondo ari delako, mareek harri gehienak estaltzen dituzte eta, hortaz, hondartzazaleek ez dute bainatzeko eragozpenik", esan du Gascok.

Uda osoan jarraituko dute harriak kentzen, aurreikusitako 55 lanaldiak egin arte. Aste Nagusian ez dute lanik egingo, segurtasuna dela kausa, pertsona asko, gaua luzatuta, hondartzan geratu ohi direlako.