Madalensoro azpiko aparkalekuko 46 plaza errentan jarri dira

Jueves, 2 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:18h.

Oiartzun Madalensoro frontoi azpiko udal aparkaleku itxiko plazak errentan jarri dira. Oiartzuarrek edo herrian lan egiten dutenek izango dute plaza izateko eskubidea. 46 plaza daude, horietako bi ezintasuna duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat. Errenta hamar urterako izango da eta hilean 46,78 euroko alokairua ordainduko da. Eskaerak udaletxeko harreran edo www.oiartzun.eus-en elektronikoki egin daitezke irailaren 20a arte (14.00ak arte). Oinarriak www.oiar-tzun.eus-eko Kontratatzailean Profilean daude publikatuta. A.M.