'Zoaz pake santuan' antzerkia eskainiko dute abuztuaren 12an

Jueves, 2 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:19h.

Urnieta Txalo Produkzioak konpainiak Zoaz pake santuan an-tzezlana eskainiko du abuztuaren 12an Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Begoña Bilbaok zuzentzen du Emmanuel Robert-Espalieuk sorturiko eta Martin Agirrek euskarara itzuliriko lana. Aktore lanetan berriz, Ane Gabarainek eta Mikel Laskurainek jardungo dute. Sarrerak abuztuaren 6tik aurrera eros daitezke bost euroren truke Sarobeko leihatilan. Bestalde, sarrerak ere salgai jarriko dira Internet bidez, bibe.me plataformaren bitartez. A.M.

Secciones