Xisterako Ugarein Zirkuitoko hirugarren Torneoa Cabanillasen jokatuko da

Xisterako Ugarein Zirkuitoko hirugarren Torneoa Cabanillasen jokatuko da.

Jueves, 2 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 16:44h.

Xistera Ugarein Zirkuitoko hirugarren Torneoa larunbatean eta igandean jokatuko da Cabanillasen. Larubatean 18.00etatik aurrera kanporaketak jokatuko dira eta kinielak izango dira, 15 tantora. Igandean, ordu berean, finalak jokatuko dira. Gazte eta maila nagusietan larunbateko kinieletako bi bikoterik onenak lehiatuko dira finalean, eta hor betiko moduan, bi joku jokatuko dira 15 tantora, eta hirugarren bat beharko balitz, bostera jokatuko da.

Gazte mailan parte hartuko duten pilotariak honako hauek dira: Ibañez, Lertxundi, Perez, Galletebeitia, Urrutia, Lizardi, Gandiaga, Etchegaray, De Betelu, Iturralde, Alonso, Rodriguez, Iparragirre, Arrizabalaga, Garat eta Muñoz. Maila nagusian, berriz, Antxon, Urriolabeitia, Bailo, Mendizabal, Anton, Dani, Aaron, Zuloaga, Arellano, Manci, Lazaro, Fernández, Elkorobarrutia, Basque, Sanchez eta Mandiola arituko dira. Larunbateko saioa hasi aurretik egingo dira bikoteen zozketak.

Secciones