Cartas a la Dirección

Hunkituta euskal txirrindulari eta zaleekin

Mikel Sanz Arriaga - Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Ez nuen Ezpeletara joateko aukerarik izan, baina zer nolako emozioa sentitu nuen atzo telebistatik ibilbidean zehar zeuden milaka eta milaka euskaldunen portaera eta animoak ikustean. Benetan haundia izan da aurtengo Tourrari Euskal Herriak eman dion agurra. Ez dago gure herriaren irudia mundura zabaltzeko bide hobeagorik txirrindularitza baino. Zorionak euskal txirrindulariei, beste behin ere agertu duten kemena eta ausardiagatik. Guzti guztiek hunkitu gaituzue eman dezuten ikuskizunarekin.