Atletico San Sebastian-eko emakumeen softbol taldeari harrera

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Udal korporazioko hainbat zinegotzik Go Blues taldea zoriondu dute Liga eta Kopa irabazteagatik

Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:15h.

DONOSTIA. Atletico San Sebastian-eko emakumeen softbol talde Go Blues-en jokalariek Donostiako Udalaren omenaldia jaso dute gaur arratsaldean. Donostiako alkate Eneko Goiak eta Udal korporazioko hainbat zinegotzik atzo Kopa eta uztailaren 8an Liga irabazi zuen taldeari harrera egin diote. Eneko Goiak taldeari plaka bat eman dio, eta jokalariei honakoa esan die: "Egia esan hitza agortzen hasi zaizkigu. Oso harro gaude hiria nola ordezkatzen duzuen ikusteaz, tituluak irabazi ala ez, izan ere, esfortzu eta dedikazio handiz egiten duzue. Are gehiago, esfortzu eta dedikazio horri, duela hiru aste irabazitako Liga eta atzo bertan lortutako Kopa gehitu zazkio, hain zuzen ere, lehen aldiz bi txapelketak irabazten duzuen lehenego aldia da. Beraz, eskerrik asko eta zorionak".