Xabier Arzalluzen dokumentala izango da ikusgai bihar

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:24h.

ZUMAIA – Urtero bezala, uztailaren 30 eta 31an Zumaiako Batzokiaren urteurrena ospatuko dute, eta aurtengo berezia izango da, diktadura ondoren Batzokia zabaldu zeneko 40. urteurrena baita. Hori dela eta, Xabier Arazalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala eskainiko dute Alondegian, bihar 19.30ean. Sarrera doakoa izango da. Emanaldiaren ondoren, bazkideen arteko mokadutxo bat egingo dute Mendaro Mariñelako Batzokian, eta hurrengo egunean, berriz, bazkideen aldeko meza nagusia izango da parrokian. – A.R.