Mikel Laboaren omenezko kontzertua izango da bihar Orion

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:24h.

 ORIO – Aurtengo Donostiako Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertu bat izango da Orioko herriko plazan bihar, 19.00etatik aurrera. Mikel Laboa euskal musikaria omenduko dute, haren kanta batzuk jazz estilora egokituta. Iñaki Salvador piano-jotzaileak eta bere taldeak prestatu dute Laboaren omenezko kontzertua. Salvador oso ezaguna da Euskal Herrian eta kanpoan, eta bere garaian askotan egin zuen lan Mikel Laboarekin, bai zuzeneko emanaldietan eta bai haren grabazioetan jotzen. – A.R.