Raketistei buruzko erakusketa zabalduko da xanistebanetan

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:21h.

OIARTZUN – Raketistei buruzko erakusketa izango da aurtengo xanistebanetan ikusgai udaletxeko areto nagusian. Emakume pilotari hauen bizimodua eta figura argitara ekartzeko, eta balorean jartzeko modua izango da erakusketa hau. Abuztuaren 3tik 6ra egongo da ikusgai, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara. Raketistak Lehen eta Orain taldeak bisita gidatua eskainiko du hilaren 3an, 12.15ean. – A.M.