Zaldibiako Almitzaren euskal sega liga gaur amaituko da

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

zaldibia - Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako IX. Euskal Herriko Sega Liga gaur goizean bukatuko da, Altzoko Santilazpiko belardian, plazan. Hirugarren eta azken jardunaldia 11.30ean hasiko dute. Gizonezkoetan Julen Gabirondo da lider 116 punturekin, Jexux Mari Goenagarekin berdinduta. Emakumeetan, Alaitz Imaz doa lehen 120 punturekin eta gazteetan, Amaiur Arrospide eta Maide Garmendia. - M.A.

ataun - Zuzeneko musika eta kon-tzertuez gozatzen dutenek gaur hi-tzordua izango dute Ataunen. San Martin auzoko Troskaeta tabernan zuzeneko musika eskainiko dute gaur eguerdiko 13.00etan hasita. Eta doinuak jartzen, alde batetik, Juan Luis Perez Mitxelena Petti beratarra eta bestetik, Eneko Dorronsoro ataundarra ariko dira. Gitarra, trikiti eta ahotsak elkartuz osatuko dute gaurko saioa. - M.A.

Secciones