Zaldibiako Almitzaren euskal sega liga gaur amaituko da

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:22h.

ZALDIBIA – Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako IX. Euskal Herriko Sega Liga gaur goizean bukatuko da, Altzoko Santilazpiko belardian, plazan. Hirugarren eta azken jardunaldia 11.30ean hasiko dute. Gizonezkoetan Julen Gabirondo da lider 116 punturekin, Jexux Mari Goenagarekin berdinduta. Emakumeetan, Alaitz Imaz doa lehen 120 punturekin eta gazteetan, Amaiur Arrospide eta Maide Garmendia. – M.A.