Petti eta Dorronsoro zuzenean arituko dira gaur Ataunen

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:23h.

 ATAUN – Zuzeneko musika eta kontzertuez gozatzen dutenek gaur hitzordua izango dute Ataunen. San Martin auzoko Troskaeta tabernan zuzeneko musika eskainiko dute gaur eguerdiko 13.00etan hasita. Eta doinuak jartzen, alde batetik, Juan Luis Perez Mitxelena Petti beratarra eta bestetik, Eneko Dorronsoro ataundarra ariko dira. Gitarra, trikiti eta ahotsak elkartuz osatuko dute gaurko saioa. – M.A.