Azpeitiko Udalak ariketa fisikorako parkea egokitu berri du Loiolan

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

sei makina, aulkiak eta mahaiak. Hainbat kokapen aztertu ondoren, Azpeitiko Udalak ariketa fisikoa eta aisialdia lotzen dituen parke osasuntsua egokitu berri du Loiolako santutegiaren ondoan kokatuta dagoen Aldakaitz baserriaren atzekaldean. Parkean aulkiak, mahaiak eta 14 urtetik gorako herritarrek erabil ditzaketen sei makina jarri dituzte, beti ere, “ariketa desberdinen bidez gorpu-tzeko atal desberdinak lantzeko”. Udalak 16.000 euroko aurrekontua bideratu du Loiolako parkea prestatzeko eta kokapena aukeratzeko orduan hainbat arrazoi izan ditu kontuan: “herritarrak paseoan ibiltzen diren ohiko lekua izatea, eremu lasaia izatea eta komunak gertu egotea”, hain zuzen ere. Argazkia: J.Leon

Secciones