Frankistek Oiartzun hartu zutela 82 urte bete dira

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:14h.

 OIARTZUN – Atzo, duela 82 urte (1936an), tropa frankistek Oiartzun hartu zuten, Beorlegi eta Ortiz de Zarate koronelen agindupean. Egun honetan, orduko udalbatzako kide ziren Feliziano Beldarrain Agirre EAJko alkatea eta zazpi zinegotzi abertzale atxilotu zituzten. Data hau gogora ekartzeko, memoria, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko, kartel bat dago egun hauetan udaletxeko balkoian. – A.M

Secciones