Zuberoako Maskarada gaur egingo dute Idiazabalen

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

idiazabal - Ikuskizun ederra eskainiko dute gaur arratsaldean Idiazabalen. Aurten Zuberoako Muskildiko herritarrek izan dute Maskarada egiteko ardura, eta haiek izango dira Idiazabala gerturatuko direnak. 18.00etan hasiko da pilotaleku zaharrean. Zuberoako Maskarada bertatik bertara ikusteko aukera izango da Idiazabalen. Bi herrien artean harreman estua dute eta orain gutxi goierritarrak bertan izan ziren. - M.A.

beasain - Beasaingo Igartza Musika zikloak arrakastaz arrakasta jarrai-tzen du eta abuztuan udako hirugarren eta azken kontzertua eskainiko dute. Hala, hilaren 2an goierritar talde baten txanda izango da, Briganthyarena. Bideluze plazako taula gainera igoko dira 19.30ean hasita. Talde hau Beasaingo Loinatz Musika Eskolan sortutako taldea da eta eten baten ostean berriz ere indartsu itzuli ziren orain dela bi urte. - M.A.