Zuberoako Maskarada gaur egingo dute Idiazabalen

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:16h.

IDIAZABAL – Ikuskizun ederra eskainiko dute gaur arratsaldean Idiazabalen. Aurten Zuberoako Muskildiko herritarrek izan dute Maskarada egiteko ardura, eta haiek izango dira Idiazabala gerturatuko direnak. 18.00etan hasiko da pilotaleku zaharrean. Zuberoako Maskarada bertatik bertara ikusteko aukera izango da Idiazabalen. Bi herrien artean harreman estua dute eta orain gutxi goierritarrak bertan izan ziren. – M.A.