Ur-azpiko arkeologia tailerra antolatu dute

Ekintza abuztuaren 11n goizez burutuko da Urnietako igerilekuan eta gaztetxoek bi txanda izango dituzte aukeran

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Urnieta - Ur-azpiko arkeologia eskainiko da abuztuaren 11n Urnietako igerilekuan zortzi eta hamalau urte bitarteko gazteentzat. Bi saio eskainiko dira, lehenengoa 10.00etatik 12.00ak bitartean gauzatuko da, eta bigarrena berriz, 12.00etatik 14.00ak bitartean.

Ekintza horren bidez munduan aurkituriko itsasontzirik zaharrenaren hondakinetan murgiltzeko aukera izango dute gazteek. Ur-azpiko arkeologoek nola lan egiten duten ikasiko dute eta munduko ur-azpiko arkeologia aztarnategi zaharrenean igeri egingo dute: Ulunburun Turkiako kostaldean urperaturiko itsasontzia, brontze aroaren amaieran. Bere piezak berreskuratu eta historia berreraiki. Urnietako igerilekuan esperientzia ahaztezin bat bizituko dute.

Dibulgazio zientifikoko ekintza berritzaile bat da, bai didaktikaren ikuspuntutik, eta, baita, zehaztasun arkeologikoaren ikuspuntutik ere. Gauzatuko diren ekintzen bitartez hainbat helburu lortuko dira: ondare arkeologikoaren balorea erakustea, historiaurrearekiko interesa piztea, gazteengan ondare arkeologikoaren babesarekiko kontzientzia sortzea eta gazteei metodo arkeologikoa ezagutzera ematea praktika simulatuaren bidez.

Ur festa Urnietako udal kiroldegiko igerilekuan ur festak ospatzen ari dira udara honetan. Hurrengoa abuztuaren 4ean ospatuko da. Puzgarriak jarriko dira igerileku handian 10.30etik 14.30ak bitartean.

Bestalde, arratsaldeko 18.00etatik aurrera Marisa Tabernero ipuin kontalaria ikusteko aukera izango da. Tabernero Lekaion izan da urtean zehar hainbat aldiz. - A.M.