Nahiz eta eguraldiak baldintzatu, jaien balorazio ona egin dute

Viernes, 27 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:41h.

ALEGIA – Alegiako Festa batzordeak igaro berri diren jaien balorazio positiboa egin du, nahiz eta euriaren erruz hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren;Skasti eta Bad Sound taldeen kontzertuak eta Sutarri dantza taldearen emanaldia, esaterako. Vilafranca del Penedes herriko Castellers de Vilafranca taldeak eta Tio Teronen Semeak taldearen Freshcool ikuskizunak jendetza bildu zuten plazan. – M.S.S