Ikasle gela itxita egongo da igandetik abuztuaren 6ra

Viernes, 27 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:39h.

OIARTZUN – Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiko Ikasle Gela itxita egongo da hilaren 29tik abuztuaren 6ra, bi egun horiek barne. Hurrengo egunetan, Ikasle Gela xanistebanetako ekintzak egiteko erabiliko da. Abuztuaren 7tik aurrera, berriz ere 9.00etatik 17.00etara irekiko da. Hilaren 30etik abuztuaren 23ra, xanistebanetako kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa jarriko da ikusgai. – A.M.