bertan

Euskal giro ederra Astigarragako Santa Ana egunean

Viernes, 27 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Sagardoa. Atzo Santa Ana eguna ospatu zuen Astigarragak eta ohitura denez, Goldea elkarteak eguerdi partetik Sagardo dastaketa antolatu zuen (lehenengo irudian) bertako eta inguruko sagardotegi ezagunenekin. Idi-demak ere jende andana bildu zuen Foru plazako probalekuaren inguruan. 1.500 kiloko harriarekin Pagadizabal,Etxetxo, Izeta eta Oliden baserrietako idi-pareak aritu ziren lehiaketan. Bestalde, baserrietako lanbide zaharrak berreskuratzeko xedearekin, Etxaluzeko baserrikoek hesolak nola egin erakutsi zuten (irudian) eta Bustietakoak abereak ferratzen aritu ziren. Astigarrako Santio jaiak bihar amaituko dira, bost egunetako egitarau zabal batetaz gozatu ostean. Argazkiak: A.M.

Secciones