Haurrentzako bi saio eskainiko ditu Musika Hamabostaldiak Zumaian

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:05h.

 ZUMAIA – Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan datorren abuztuaren 3an bi eskaintza izango dira haurrentzat, Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatuta. Batetik, Materia izeneko tailerra eskainiko dute goizeko 11.00etatik aurrera, Oxford aretoan doan, Mashauseko kideek. Saioa 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako izango da eta izena ematea beharrezkoa izango da bertan parte hartzeko. Horretarako quincenamusical.eus webgunera jo beharko da. Bestetik, Ezberdin bezain eder izeneko kontu kontari saioa izango da, arratsaldeko 18.30ean Mari kalean. Nerea Ariznabarreta izango da ipuin kontalaria eta Mariano Hurtado. musikaria. Ipuinak eta musika uztartuko dira, eta 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzenduta egongo da saioa. – A.R.