Euskararen errefortzu-eskolak ari dira ematen Orion uztailean zehar

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:05h.

 ORIO – Orioko Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian aurtengo udan ere, eta modu honetan uztaileko hilabetean zehar ikasle etorriberriak beren euskara maila hobetzen ari dira. Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak 20 gaztetxo inguruk, astelehen, asteazken eta ostiraletan ordu betez, eta bi eskoletako haurrak bi taldetan banatuta ari dira parte hartzen, adinaren eta euskara mailaren arabera. Bederatzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek oso ondo baloratzen dute zerbitzua. – A.R.