Euskarabentura espedizioko 110 gazte Zarautzera heldu ziren atzo

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:05h.

ZARAUTZ – Euskarabentura espedizioa uztailaren 1ean jarri zen abian eta espedizioko 110 gazteak atzo bertan iritsi ziren Zarautzera. Ekimen honen baitan, 140 lagunek (16-17 urte bitarteko 110 gazte eta 30 heldu) osatutako lantaldea Maule Lextarren elkartu zen eta Done Jakue bide desberdinak jarraituz, Euskal Herria zeharkatzen ari dira. Espedizio honetan, hiriburu guztiak eta Unescok izendatutako Gizateriaren Ondareak bisitatuko dituzte. Esan bezala, atzo heldu ziren Zarautzera, arratsaldean hitzaldi bat jaso zuten eta Orokieta ikastetxean pasatu zuten gaua. – A.R